XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauek dakarten hazkunde eredu hori dela eta aldaketa handiak izango ditugu Euskal Herrian eta berauen ondorioz nahikoren bizimodua larrituko da.

Egia esan, aintzinako ereduak Euskal Herrian irauterik izan balu, inolako aldaketarik gabe iraun izan balu, ez lituzke epe erdian ez luzean Euskal Herriko beharrak beteko.

Eta ez ahaztu inmobilismo hau izan zela jauntxo karlista askoren helburua.

Aintzinako eredu hark aldaketak behar zituen, baina nolakoak? Liberalek dakartzatenen antzekoak? Liberalismoa gogortzen den neurrian, Karlismoa sendotu egingo da.

Adibide asko dugu.

Bakar bat aipatuko dut hemen.

Elizondo. II Gerrate karlista. Lehenengo Errepublikaren garaia: batailoi liberal batek, laguntza eza delarik, herria utzi egin behar du.

Eta begira zer idazten duen ironiaz koartelaren ormetan gudaritalde liberal honen kapitainak: .

Eta nondik laguntza eza hori? Liberal asko ez zen gogor saiatu karlismoaren kontra.

Liberal moderadoak, nahiz eta liberal segitu, izuturik daude.

Piralak dioenez, liberal gobernuko ministroren batek karlismoa neurri batetan beharrezkoa zela esan omen zuen.

Liberalismo aurrerakoiak kontrol baten beharra du eta hori Karlismoa izango da.

Garbi asko ikusi zuen hori Mendiry gudalburu karlistak II Gerratea bukatu ondoren, Errepublika geldiarazi zutenak karlistak izan zirela dioenean.

B. Protagonistak: